#KaixoGoierri

Goierriko negozio txikiekin aurrera

Goierrin 5200 familia bizi dira euren negozio txikietatik. Gure herrietako kaleak bizirik matentzen dituzte haien denden, tabernen eta zerbitzuen bidez, gertutasuna lehenetsiz eta alaitasuna zabalduz. Goierriko merkatariei, ostalariei eta zerbitzuak eskaintzen dituztenei esker du gure eskualdeak aberastasuna. Haiei esker daukagu behar dugun guztia eskura. Eta herritarron ardura da Goierriko negozio txikiak babestea. Haiek gabe Goierri ez litzatekeelako Goierri izango.

0
negozio txiki daude Goierrin
0
lanpostu zuzen sortzen dituzte

Ezagutu goierriko merkatariak

#KaixoGoierri kanpaina BIDARIk sustatu du, Goierriko negozio txikien lantaldeak, eskualdeko merkataritza eta zerbitzuen sektorea balioan jartzeko eta bertako kontsumoa sustatzeko helburuarekin. BIDARI osatzen dute Lazkaoko, Idiazabalgo, Beasaingo eta Ordiziako Udalek eskualdeko udalen ordezkari gisa, Goiekik, Ordizian elkarteak, Bareak elkarteak, LazkaOn elkarteak, Idiazabalgo Merkataritza elkarteak eta eskualdeko merkataritza teknikariek.